XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Han ginuen junta Frantziako guziek.

Han zen gure bilha jina Italiako train luze bat, karro guziak berri-berriak, berniza zariotela, oraino hezechkoa, galtz-iphurdietan lotzen baitzen, zonbaiten khechagarri.

Igaiten gira zoin gure tokietan, tokiak eskualdeka baitira, Pariseko buruzagi batzuek denak orratzetik-hari moldatuak, untsa eta chuchen.

Marseille-tik abiatu ginen seak eta erdietan, bazter guziak airatzen ginituela: Biba Aita Saindua, biba Aita Saindu erregea!.

Zer bazter choragarriak, bereziki Saint-Raphael-etik haratago!.

Burdin bidea itsas hegiz-hegi doa, iraganez Cannes, Nice, Menton, Monte-Carlo, Monaco, hiri handienak baizik ez aiphatzeko.

Zer jauregiak!.

Itsas hegian zoin ederki jarriak!.